Datorren ekintzak

Irungo Sortuk, Ernaik eta Haziak «Loratze eguna» antolatu dute maiatzaren 18an

Data: 
Larunbata, Maiatza 18, 2024 - 12:45
Non: 
Hazia, Peña kalea, Irun-Mosku
Antolatzen du : 
Irungo Sortu, Ernai eta Hazia

Egitaraua

Irungo Sortuk, Ernaik eta Haziak «Loratze eguna» antolatu dute maiatzaren 18an, larunbatarekin. Antolatzaileek adierazi dutenez, «gure komunitatea elkartu, modu atseginean hitz egin eta, elkarrekin, jai giroaz gozatzeko» eguna izango da. Hala, egun osoko egitarau antolatu dute: poteo politikoa «non gaude eta nora goaz» , bazkaria Hazian, bingo musikatua eta zuzeneko musika.

Larunbat honetan Irun eta Hondarribiak ere bat egingo dute Palestinarekin

Data: 
Larunbata, Maiatza 11, 2024 - 12:30
Non: 
San Junan enparantza, Irun. Hondarribiko Udaletxea
Antolatzen du : 
Gernika Palestinarekin

Kartela

Gernika Palestinarekin.- Hurrengo larunbatean, maiatzak 11, eguerdiko 12.30tan Gernika Palestinarekin deialdi orokor bat egin du herri eta hirietan elkarretaratzeak egiteko Rafahn pairatzen ari diren egoera salatzeko.

Erailketa Matxista Euskal Herrian

Data: 
Astelehena, Maiatza 6, 2024 - 19:00
Non: 
Louis XIV plazan, DONIBANE LOHIZUNE
Antolatzen du : 
Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feminista

Cartel concentración

Bagera Nous sommes.- Maiatzaren 3an, Donibane Lohitzunetik iritsi zaigu berririk txarrena; hotel batean 34 urteko emakumea indarkeria zantzuekin hilda agertu da. Emakume honek apirilaren 14an Ziburuko hotel bateko bostgarren pisutik salto egin zuen eta egoera larrian ospitalean egon da, maiatzaren 1era arte.